MUSIKA

Musikaste, Euskal Musikaren Astea, Errenterian

Musikaste jaialdiaren 52. edizioa izango da aurtengoa. Ostiral honetan hasi eta maiatzaren 25era arte luzatuko da. Asteburu hau musikaz beteta dator.

Jaialdia maiatzaren 17an hasiko da Panpin Orkestra izeneko ikuskizunarekin. “Errenteriako musikariek eta poetek, Herri Arte Eskolako orkestrarekin batera, beren ikuspegi musikal eta artistikoa eskainiko dute”.
Larunbatean, Kukai Dantza Taldearen Txalaparta izeneko emanaldia antolatu da. Errotiko dantzaren eta harekiko ikuspegi garaikidearen arteko elkarrizketak espazio emozional bat zabalduko du, eta bertan, zazpi interpretek dantza egingo dute. Oholtza gainean, Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza eta Urko Mitxelena arituko dira.

Igandea musikaz beteko da. Errenteriako Udal Txistulari Bandaren ohiko Diana izango da, eta ondoren kontzertua eskainiko du. Parrokian, Ignacio Arakistainek organo kontzertua egingo du eta, ondoren, Errenteriako Andra Mari abesbatzarekin batera, José Mª Goicoechea eta Pedro Aizpuruaren obrak interpretatuko ditu. Goizeko saioari amaiera emateko, Errenteriako Musika Bandak Luis Fraca, zendu berriaren oroimenez, Luis de Aramburu eta José Luis Marcoren obrak joko ditu. Arratsaldean, Lekuona Fabrikan, Koloreka kantari izeneko  ikusgarria antolatu da. Herriko bost ikastetxek kontzertua eskainiko dute elkarrekin.

Datozen egunetarako programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button