BESTELAKOAK

Euskal emakume sortzaileentzako webgune berria sareratu dute

Emakumeok plazara Euskal Herrian diharduten emakume musikari, artista, idazle, zinemagile eta oro har, kultura munduan aritzen direnen plaza izateko asmoarekin sortu da. Gida moduko bat izango da, non erakusketa birtual baten bitartez bakoitzaren sormen lanak ikusi edota entzun ahal izango diren.

Bertan izena emateko, nork bere datuekin fitxa bat bete besterik ez da egin beharko. Gainera, emakumezko sortzaileak ezagutzeko parada izango da orrialdean, eta ikastaroak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldien berri ere emango dute.

Bilgune Feministaren proiektu hau emakume kulturgileek publikoan euren lana ezagutarazteko duten zailtasunak ekiditeko sortu da. Euskal Herria parekidearen aldeko borroka kulturaletik egiten den lanari bultzada bat eman nahi dio Bilguneak.

Horretaz gain, emakume sortzaileen arteko harremana sortzeko laguntza bat ere izatea espero dute.

Berria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button