IKUS-ENTZUN

Huhezinema Jaialdiak sari potoloak banatuko ditu

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatu ohi duen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute apirilean. Aurten, gainera, iazko edizioan baino diru gehiago banatuko dute, orotara 4.000 euro saritan, hain zuzen ere.

Hala, lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan lanak bidaltzeko epea dagoeneko zabalik da, eta bi lehiaketetan parte hartzeko oinarriak jaialdiaren webgunean kontsulta daitezke. Lehiaketa ofizialean parte hartzeko lanak martxoaren 1a baino lehen bidali behar dira, eta MU ikasleen lehiaketarako lanen epea, ostera, martxoaren 8an bukatuko da.

Horretaz gainera, eta ikasleen lehiaketaren baitan, Basque Culinary Center-ek sari berezia emango du euskal gastronomia ondoen islatzen duen lanarentzat.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak huhezinema.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button