ARTEA

Jon Lanbroaren argazkiak Shangain ikusgai

Jon Lanbroa argazkilari bizkaitarrak 25 argazki biltzen dituen Dancing for a Change erakusketa paratu du Shangai hiriko Present Art Festival-en, uztailaren 30a bitarte, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Argazkiak munduko hainbat lekutan egin ditu Lanbroak, Islandia, Portugal, Txina, Tibet, Grezia, Japonia eta Euskadi, besteak beste. Argazkiak 2011tik 2013ra bitarte egin ditu, eta irudion bitartez “kasualitatearen zorizkotasuna eta ustekabea lehian dauden une atenporalak” erakutsi nahi ditu argazkilari bizkaitarrak.

Present Art Festival nazioarteko ekitaldi artistikoa da, eta urtero bost kontinenteetako artistek, sektoreko adituek eta profesionalek parte hartzen dute. Horretaz gain, milaka lagunek bisitatzen dute. Jaialdiaren bitartez, artistek euren lanak Txinan erakusteko aukera dute. Izan ere, hori da jaialdiaren xedeetako bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button