LITERATURA

"Enblemak" liburuaren aurkezpen-ekitaldia, Juan Mari Lekuonaren omenez

Omenaldian, Juan Mari Lekuonak eskuz eginda utzi zuen itzulpen argitaragabe bat aurkeztekoa da; hain zuzen ere, Clara Janes poetaren Emblemas poesia bildumarena. Liburuak ezin hobeto uztartzen ditu Juan Mari Lekuonaren bi alderdi: olerkigintza eta itzulpengintza. Gorazarreko edizio honetan, Juan Marik eskuz idatzitakoaren facsimilea ez ezik, EHUko irakasle eta euskaltzain Jon Kortazarrek eta haren seme Paulok paratutako azterketa eta transkripzioa ere jasota daude, gaztelaniazko jatorrizko liburua hornitzen zuten irudiak edergailu dituztela.
Aurkezpenean Clara Janes bera, Juan Mari Lekuonaren senideak, Jon eta Paulo Kortazar, Oiartzungo Udalaren ordezkariak eta EIZIEko ordelariak ere izango dira. Janesek eta Kortazarrek zenbait poema errezitatuko dituzte, Xabi San Sebastian musikaria lagun dutela.

Emblemas liburua Clara Janesek 1991n plazaratu zuen, eta Lekuonak Enblemak izenburuaz bataiatuta eskuz euskaratu ondoren, eskuizkribua Jon Kortazar eta Miren Billelabeitia senar-emazteei oparitu zien. Haien ekimenari esker ekin zion elkarteak itzulpena argitaratzeari. Bere txikitasunean handi-handia den euskal itzulpengintzaren historia osatzeko beste oinkada xume bezain sendoa dugu omenaldia.

EIZIEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button