MUSIKA

Voltaia eta Unclose taldeek Dabadaba aretoan joko dute

Zumaiako Voltaia eta Bilboko Unclose bandek disko berriak aurkeztuko dituzte larunbatean, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera.

Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Jon Duran (bateria) eta Ion Brankamonte (gitarra) musikariek 2014an eratu zuten Voltaia taldea Zumaian; aurretik Itaka eta Got Ham taldeetan aritutako musikariak dira. Bada, orain arte hiru lan argitaratu dituzte, azkena aurten, Erortzen. Hirukote gipuzkoarrak desertuko stoner erritmo pisutsuak jorratzen ditu.

Bilboko Unclose taldean, berriz, Split 77 taldean aritutako musikariek jotzen dute. Hala, The Long Tomorrow (Winehouse records 2017) izenburuko diskoan, post punk, pop eta eletronika giroak bildu dituzte. Iskandar Rementeria eta David Deibol Rodríguez bikotek osatzen dute egitasmoa. The Long Tomorrow diskoaren harira, “disko osoak tentsio dantzagarria biltzen du, baterien ausardia erritmikoan oinarrituta. Atzealdean, LCD Soundsystem, Suuns, Kraftwerk, The Knife eta enparauen oihartzunak entzuten dira; eta baita zinemagintzaren erreferentziak ere, hala nola Angelo Badalemendirena eta Ennio Morriconerena. Unclosek diskrezioz begiratzen dio iraganari, baina orainean txertatu eta biharrean iraungo duen hizkuntza aurkitu du”.

Kontzertua Born to Bingo Euskal Herriko musika independentea bultzatzeko plataformak ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button