IKUS-ENTZUN

Euskal Zinemaren Astearen 31. edizioa, Gasteizen

Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak Euskal Zinemaren Astearen 31. edizioa abiarazi du Gasteizen. Euskal Zinemaren Astearekin, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak Euskal Herrian ekoiztutako, errealizatutako edo zuzendutako zinema babesteko ekimena ahalbidetu nahi izan du.

Hala, otsailaren 23tik 28ra bitartean, iazko film luze eta labur onenen hautapen zaindua proiektatutako da Vital Kutxa Fundazioa Aretoan, 20:00etan. Guztira 13 lan aurkeztuko dira.

Atzoko saioan Don Miguel eta Lasa y Zabala pantailaratu ziren. Gaurko emanaldian Asier Altunaren Soroa film laburra eta Ana Murugarrenek zuzenduriko Tres Mentiras ikusteko aukera egongo da.

Datozen egunotan honako tituluak ikusteko abagunea egongo da: Malas Vibraciones eta Umezurtzak (otsailak 25); Zarautzen erosi zuen eta Loreak (otsailak 26); Anómalo eta Fuego (otsailak 27); larunbatean umeentzako saioa izango da Dixie y La Rebelión Zombie lanarekin, eta gero, El Bosque Negro eta Algo más que morir lanak pantailaratuko dira.

Bestelako informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button