ARTEA

Masafumi Yamamoto eta hamaika poeta

Atzo inauguratu zen Koldo Mitxelena Kulturunean, Masafumi Yamamoto-k  eta Juan Bufill-ek koordinatu duten 6ko 12 izeneko erakusketa. Poesia eta arte uztartzen dituen erakusketa ekainaren 9ra bitartean ikusi ahalko da.

Erakusketan collage originalez eta eskuz idatzitako poemez osatutako hamabi liburu aurkituko dituzue. Bartzelonan bizi den artista plastiko japoniar honek lau hizkuntza ezberdinetan (gaztelera, katalana, galiziera eta euskara) aritzen diren hainbat poeten lanei collageak jarri dizkie.

Poemen egileak hauek dira: Alfonso Alegre Heitzmann, Vicenç Altaió, Noni Benegas, Juan Bufill, Chantal Maillard, Juan Ramón Makuso, Pello Otxoteko, José María Parreño, Andrés Sánchez Robayna, Benet Rossell eta Eva Veiga.  Hemen aurkezten diren hamabi liburu hauetan Yamamoto-ren collage originalak ezarri dira eta collage bakoitzak ondoan daukan eskuz idatzitako poema batekin elkarrizketa modukoa sortzen da.

Yamamotok duen lanaren ildo nagusienetako bat poesia da. Ildo hau jarraituz bestelako proiektuak egin izan ditu, erakusketan ere egongo direnak, Yves Bonnefoy, Michel Butor, Joan Brossa, Pere Gimferrer eta herrialde desberdinetako poeta ezberdinekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button