MUSIKA

“Urtanta” mendia, itsasoa eta musika batzen dituen jaialdia

Uztailaren 22tik 24ra, Urmuga Elkartearen eta Elkano Fundazioaren eskutik, Urtanta jaialdia egingo da Pasaiatik Azkainera arteko bidean, eta ekimenean “mendiak, itsasoak eta mugak musikaz blaituko ditu”. Jaialdiak hiru egunetako mendi ibilaldia proposatuko du, bai eta sei musika emanaldi ere. Gainera, erakusketak eta beste hainbat ekitaldi eta sorpresa eskainiko ditu.

Jaialdiaren egitaraua honako hau izango da: Uztailaren 22an, goizean goiz abiatuko da mendi ibilaldia eta Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera txalupan pasako dira. Bertan, zain izango du Ur Harizko laukotea, Urtantako lehen musika emanaldia egiteko. Jaizkibelerantz egingo dute gero, baina ez dira bakarrik joango: haiek mendian diren bitartean, Elkanoren Patatxak itsasoz jarraituko die, eta Artzuportu hondartza zoragarrian lehorreratuko da. Ondoren, 18:00etan musika emanaldi berezian elkartuko dira denak, Jaizkibel mendiaren Erentzin itsaslabar ikusgarrian, Bioznar lurmutur gainean. Kantariak Leire Letu eta Kristina Aranzabe kantuan, eta Urtanta Banda lagun, kide hauek osatuta: Iñaki Dieguez (akordeoia), Bixente Martinez (gitarrak), Igor Telletxea (bateria), Gorka Benitez (saxoa),Koldo uriarte (teklatuak), Iñigo Telletxea (bateria) eta Leturia (panderoa).

Gero, uztailaren 23an, Hondarribian, eta uztailaren 24an, Azkainen egun osoko festa eta emanaldiak izango dira. Bertan arituko dira Et Incarnatus Orkestra, Donostiako Orfeoia, Petti, Xabi Solano, Leturia, Estitxu Pinatxo, Miren Narbaiza, Ttan Harizko Laukotea eta Jarauta 69 Fanfarrea, Baigorriko Gaiteroak, Errobiko Joaldunak, Trikitxaga Musika Taldea, Azkaingo Ikasleak Dantza Taldea, Kurrunka Kantariak eta Murgi Taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button