BESTELAKOAK

D’Capricho eta Morau musikariak, Gotzon Barandiaran idazlea eta Anodino Teatroa, Bilboko Bira kultur gunean

Bilboko Zazpikaletan kokatutako Bira kultur guneak urrian ondutako  hitzorduen zerrenda zabaldu du. Hasteko, ostegunean, D’Capricho Kubako bikoteak kontzertua emango du. Birak jakinarazi duenez, “(Kubako) irlako canción-aren tradizio guztia biltzen du, euskaraz ere kantatuz”. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Datorren asteko asteartean, halaber, Gotzon Barandiaranek Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? izenburuko liburua aurkeztuko du, Hamburgo Platz IX. Darabilborekin elkarlanean. “Gotzon Barandiaranen gogoeta-bidaia gure kantuen barna. Rafa Rueda lagun izango du”. 19:30etik aurrera.

Hilaren 18an, Morau musikariaren txanda izango da. Hernaniarrak Egunsentia alperrentzat diskoa aurkeztuko du, 20:00etan. Morauren “diskorik sentikorrena orain arte”. Andoni Tolosa Morau kantagileak, zaintzaren inguruan ardaztutako doinuak bildu ditu, Egunsentiak alperrentzat; hots, alzheimerra izan zuen amaren zaintzak eragin dion musikaz ondutako diskoa. “Morauren bakarkako lehen lan luzea. Amarekin, goizero, egunsentiaren ahoan, dozena bat urtetan egindako paseoen kontakizuna. Bizitza puskak, disko intimista batentzat”.

Hilaren 31n, Anodino Teatroa konpainiak Malda eta Zorrotz obra antzeztuko du, 17:30ean eta 18:00etan. Antzezlan laburra da: “Maldak eta Zorrotzek errealitatea alda dezakete irudimena erabiliz bakarrik”.

Egitarau guztia: bira.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button