IKUS-ENTZUN

Zinebik “Hileko Dokumentala” zikloa programatu du berriz

Zinebik berriz abiatu duen Hileko Dokumentala zikloaren barruan, Marcus Vetter zinegile alemaniarrak egindako El Visionario. El hombre que predecía la economía mundial (Alemania, 2014) filma aurkeztuko da bihar, irailaren 24an, Multicine aretoan, 20:00etan.

Marcus Vetterek ekonomia eta komunikazioaren teoria eta praktika ikasi zuen. 1994tik telebistako editore, ekoizle eta zuzendari gisa egin du lan, eta obra honetan gai beldurgarria proposatzen du: Posible al da ordenagailu batek munduko ekonomia aurreikustea?

Lanaren sinopsi interesgarria honela labur daiteke:“80ko hamarkadan, Martin Armstrong finantza kontsultoreak, Pi zenbakian oinarritutako zehaztapen maila handiko eredua diseinatu zuen. Mundu mailan lortu zuen ospearen ondorioz New Yorkeko bankari indartsuenek euren taldeetako kide izateko gonbidapenak luzatu zizkioten, merkatuen joerak manipulatzeko. 90eko hamarkadaren amaieran FBI bere etxean sartu zen, bere ordenagailuak konfiskatzeko, eta 3.000 milioi dolarreko iruzurra egin izana leporatu zioten. 7 urte igaro zituen kartzelan. Ordutik etengabeak dira horren inguruko galderak, mehatxatzeko ahalegina izan ote zen, hamarkadatan munduko zorraren oinarri izandako benetako eskema jende guztiaren aurrean azal ez zezan… Duela zenbait urte Armstrongek egindako aurreikuspenek, 2015eko urriaren 1ean munduko ekonomia astinduko duen zorraren krisialdia gertatuko dela esaten dute. Gutxi falta da pronostiko hori beteko den ala ez ikusteko”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button