IKUS-ENTZUN

“Euskal FANT laburrean” sekzioa, bihar

Betiko legez, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren ikurretako bat film laburra da, eta jaialdian bertan oso leku garrantzitsua betetzen du. Aurtengo edizioan ez da gutxiagorako izango, eta hala, gaur goizean, Euskal FANT laburrean izeneko atala aurkeztu dute, non bertoko zinemagileek eginiko lan laburrak pantailaratuko diren. Aurkezpenean sekzio horretan lehiatuko diren zinegile batzuk izan dira (Haritz Zubillaga, David P. Sañudo, Lorenzo Ayuso, Diego Katryniuk eta Paul Urkijo), Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak lagunduta.

800 lan baino gehiagotik entresaka eginez, fikziozko eta animaziozko 25 lan eskainiko dira aurtengo edizioan, eta horietarik 11 berton ekoizturikoak dira.
Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren, jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira film labur hauek:  De-mente (Lorenzo Ayuso), Artificial (David Sañudo), La habitación (Diego Kataryniuk), Duellum (Tucker Dávila Wood), I Said I Never Talk about Politics (Aitor Oñederra), Lost Village (George Todria), False Flag (Asier Urbieta), The Devil on your Back (Haritz Zubillaga), Naara (Paul Urkijo), Cenizo (Jon Mikel Caballero) eta euskaraz dagoen bakarra Fishura (Yago Mateo).
Sekzioaren barruan 3.000 euro banatuko dituen bi sarietako bat lortu ahal izango dute. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten film laburren alorreko bi sari horiei, Euskal Film Labur Hoberenari ematen zaion 2.000 euroko saria gehitu behar zaie.

Gogoratu, emanaldia, bihar izango da, gaueko 23:00etatik aurrera, Gonzalo López-Gallego zinegile madrildarraren The Hollow Point (2016) lanaren emanaldiaren ostean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button