IKUS-ENTZUN

Ekialde Hurbileko zinearen gaineko zikloa Bergaran

Ekialde Hurbilean eginiko bost film proiektatuko dituzte maiatzaren 2tik 30era bitarte Bergarako Zabalotegi Aretoan. Emanaldiak 20:30ean hasiko dira. Zikloa Bergarako kultura gidaren baitan dago.

Hala, maiatzaren 2an zikloaren lehen filma ikusi ahalko da: Eytan Fox zuzendari israeldarraren Walk on Water. Pelikulak gerrako kriminal nazi bat garbitu behar duen Mossad Israelgo agentziako kide baten istorioa kontatzen du. Horretarako, agentea nazi ofizial ohiaren ilobaren lagun egingo da. Filmak makina bat sari jaso zuen bere estreinaldian, 2004. Urtean, hain zuzen ere.

Honatx Bergarako Zabalotegi ikusi ahalko diren Ekialde Hurbileko gainontzeko filmak: maiatzaren 9an, Captain Abu Raed (Amin Mantalqa, Jordania); 678 (Mohamed Diab, Egipto); La source des femmes (Radu Mihaileanu, Ekialde Hurbila), eta Erhal – Kanpora (Marc Almodovar, Egipto).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button