BESTELAKOAK

Bizkaiko Arkeologi Museoak hamar urte bete ditu

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak hamar urte betetzen ditu eta hori ospatzeko Europa mailako arkeologiaren arloko hitzorduaren lehen edizioan parte hartuko du. Horren ondorioz, Bizkaia arkeologiaren zentroa bihurtuko da ekainaren 13tik 16ra arte.

Topaketa horiek arkeologiaren garapenean eta zabalkuntzan inplikatuta dauden agente batzuen laguntzarekin burutuko dira, adibidez EHUren Paisaia Kulturalen eta Ondarearen Unesco katedra, Ondare Babesa arkeologiako enpresa eta  Lurraldean dauden eta material arkeologikoak biltzen dituzten museo batzuk: El Pobal burdinola, Euskal Museoa, Bilbok Berreginen Museoa  eta Enkarterriko Museoa.

“Arkeologiarekiko hitzordu hau arkeologiako ikerkuntzen, bildumen eta ondarearen ikerkuntzaren sustapenari eta zabalkuntzari dedikatuta dago. Bere helburu nagusia interesa duen jendeari diziplina honen ezkutuko kontuak erakustea da, hasi indusketetatik eta museoetako eta ikerkuntza-zentroetako laborategietan egiten diren lanetaraino, hau da, arkeologia ezkutuko altxorrekin identifikatzen duen topikoa hautsiz. Jarduera hauei esker normalean mugatuta eta murriztuta egoten diren espazioak ikusteko aukera egongo da. Arkeologi Museoko arkeologiaren eta errestaurazioaren arloko profesionalek  lagunduta bisitariak Museoko erraietan sartuko dira arkeologiari esker azken 100 urte hauetan Lurraldean berreskuratu diren materialak gordetzen diren tokiak ezagutzeko; hurrengo belaunaldiek ere aztertzeko aukera izan dezaten derrigorrez gorde eta zaindu behar diren

Arkeologiaren arloko hitzorduaren lehen edizioko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu