ARTEA

Beka-egonaldi bat egin duten artisten lanez osaturiko mostra, BilbaoArten

Bilboko Udalaren arte-produkziorako zentroak, BilbaoArtek, urtero egiten den erakusketa kolektibo honen bidez amaituko du 2021. urtea, 26 artistaren eta arte-kolektibo baten lanekin.

Udalaren arte-produkziorako zentroko aretoetan, aurten, 27 proposamen izango dira erakusgai, 27 artista garaikiderenak, bertako nahiz Estatuko artistenak eta nazioarteko artistenak (Mexiko, Kolonbia edo Brasil).
Lanen artean ikusi ahalko dira arte garaikidearen azken joerak eta lanerako moduak eta prozesuak. “Era bateko eta besteko arte-praktiken bidez jartzen da agerian proposamenen kalitatea, eta, proposamen horietan, Fundazioaren eta haren profesionalen bitarteko teknikoak funtsezkoak gertatzen dira asmo handiko erakusketa hau gauzatzeko”, adierazi dute BilbaoArteko arduradunek.

Erakusketa kolektibo honetan parte hartzen duten  artistak honakoak dira: Urtzi Canto, Liben Svaart, Cristina Zafra, Malu Hatoum, Miquel Ponce, Julia Martos, Mikel Escobales, Roberto Coromina, Begoña Zubero, Miguel Alejos, Fernando Cremades, Amaya Suberviola, Rocio Agudo, Gari Arambarri, Carlos Ramirez-Pantanella, Miguel Angel Madrigal, Natalia Suarez Ortiz De Zarate, Bernarda Beñat Garmendia eta Maialen Gallastegi, Jon Ander Terroba, Ibon Landa, Helí Garcia, Gin Ro, Sara Padilla, Leire Lacunza, Santiago Ortiz, Guillermo Velasco eta Elvira Amor.

Abenduaren 14a eta 15a artistak haien lanak ezagutzera emango dituzte. Artistekiko topaketa horiek Fernando Castro Florez arte kritikariak koordinatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button