BERTSOTAN

Urtarrilaren hondarretan abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean luzatuko da. Azken egunean, martxoaren 16an, Gasteizko Printzipal Antzokian egingo den finalarekin amaituko da.

Guztira, hiru final laurden, bi finalerdi eta finala izango dira. Final laurdenak Izarra, Oion eta Laudion izango dira. Finalerdiak, berriz, Aramaion eta Dulantzin eta, azkenik, finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Saioetan Arabako hamazortzi bertsolarik hartuko dute parte, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten bost finalistek eta iazko udazkeneko kanporaketetan puntuazioaren arabera lehenengo hamahiruek. Hala, final laurdenetan hamazortzi bertsolari arituko dira, finalerditan hamabi eta finalean sei. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Final laurdenak, finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Arabako Bertsolari Txapelketaren gaineko datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button