ESZENA

“Gorputz poetikoa”, antzerki ikastaro trinkoa

Dejabu Panpin Laborategiak ikastaro bikaina antolatu du datorren maiatzaren 15, 16 eta 17an, Oreretan, Gorputz poetikoa izenburupean. Ikastaroa norbere adierazkortasuna zabaldu nahi duen edonori zuzendurik dago (antzezle, idazle, zuzendari, dantzari, irakasle, ikasle …)

Dejabu Panpin Laborategiko kideengan eragin handia izan duen Roger Ribó antzerki zuzendari, antzezle eta pedagogo katalana gonbidatu dute Gorputz poetikoa ikastaroa eman dezan.

Eurek adierazi dutenez, “ikastaroan naturaren, koloreen, eta beste hainbat elementuren dinamikak landuko dira eta horiek tragedia, komedia edo drama bezalako antzerki eremuak elikatzeko nola erabili aztertu. Norberaren gorputz gaitasunak eztandaraztea  eta antzerki egoerak zein pertsonaiak sortzeko tresnak eskura jartzea da ikastaroaren helburu nagusia”.

Hala, ikasleek bakarka zein taldean, interpretazioari aplikatutako mugimendu ariketa eta inprobisazioen bitartez egingo dute lan.

Izen emate epea maiatzaren 5an amaituko da.

Informazio guztia hemen lortu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button