MUSIKA

"Hernanin Musik" programazioa prest dago aste honetan asteko

Hernanin Musik izeneko ekimenaren hasiera hilaren 25ean izango da eta ekainaren 24ra artekoa izango da, mota guztietako ekimenak biltzen direlarik. Aste honetan hastear dagoen programazioak, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak eskainiko duten ikuskizun bereziarekin zabalduko ditu ateak. Muguruzaren abestiak Atxagaren kontakizunekin nahastuko dira, eta bien artean egindako soinuak entzun ahal izango dira Hernaniko Biteri kultur etxean 20:00etatik aurrera. Hurrengo saioa Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabalak osatuko dute martxoaren 11n, eta txistua izango da ikuskizun honetako ardatza.

Programazio honen barruan VIII. Akordeoi Topaketak ere antolatu ditu Hernaniko Musika Eskolak. Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan egin dute ekitaldi hau azken urte hauetan, eta bertan musika eskola askotako ikasleek parte hartzen dute.
Harnaniko herriko musika banda 150. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta kontzertu dezente egingo ditu honen kariaz.

Zer, non eta noiz hemen duzue bilduta.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button