BESTELAKOAK

“Ahoz Ahoz”, Ordizian eta Tolosan

Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia egiten ari dira Ordizian eta Tolosan martxoaren 7ra bitarte. Iragan otsailaren 22an hasi zen ipuin kontalarien jaialdia Ordizian, eta gaur bertan, otsailak 26, bi hitzordu izango dira Gipuzkoako udalerri horretan: Iñaki Carretero euskalduna Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan izango da.

Bihar, halaber, Ines Bengoa (Euskal Herria) izango da goizez aipaturiko bi ikastetxe horietan. Arratsaldean, berriz, 19:00etan, Latinoamerikako bi ordezkari izango dira Barrena Jauregian: Martha Escudero (Mexiko) eta Soledad Felloza (Uruguay).

Martxoaren 1ean, Herri Antzokian, 19:00etan, Ahozkotasunaren Gala Nagusia egingo dute jaialdian izandako artista guztien partaidetzarekin, eta martxoaren 2an, halaber, Plaza Nagiusian, 19:30ean, Bertsoband izeneko ekitaldia izango da Gohierriko Bertso Eskolaren eta Beti Argi Bandaren eskutik.

Tolosako ipuin kontalariak

Tolosako egitarauri dagokionez, Iñaki Carretero eta Ines Bengoa euskaldunak gaur eta bihar, hilak 26 eta 27, izango dira, hurrenez hurren, Amarozen. Bihar, era berean, Barry Manley (Irlanda) eta Pollo Rosa (Euskal Herria) ere izango dira Otsabin, 22:30ean.

Ostegunean, bi ekitaldi izango dira: Soledad Felloza (Uruguay) eta Alekos (Kolonbia) HHI zentroan, 16:00etan; eta Martha Escudero (Mexiko) eta Soledad Felloza (Uruguay) Orbela tabernan, 22:30ean.

Martxoaren 1ean, Kikara tabernan Carlos Perez Aradros (Errioxa) eta Alekos (Kolonbia) arituko dira, 23:00etan. Martxoaren 2an, larunbata, hiru hitzordu izango dira: lehenik, Maite Franko (Euskal Herria) Bonberenean, 11:30ean; bigarrenik, Alekos (Kolonbia) eta Martha Escudero (Mexiko) San Estebanen, 17:00etan; eta, hirugarrenik, jaialdiaren gala nagusia egingo dute Leidor antzokian, 19:30ean.

Jaialdiaren azken ekitaldia martxoaren 7an izango da, Orbela tabernan, 22:30ean: Barry Manley (Irlanda) eta Itziar Rekalde (Euskal Herria).

Egitaraurekin loturiko xehetasun guztiak intujaiteatro.blogspot.com.es blogean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button