BESTELAKOAK

Organismo Bizien Agentzia

Tabakaleran urrian abiatu zen Organismo Bizien Agentzia izeneko erakusketa, otsailaren lehen egunetara arte ikusgai izango dena. Gaur berton, erakusketaren harira erakusketara bisita eta solasaldiak egingo dira.

Organismo Bizien Agentzia proiektuaren helburua da gaur egungo egitura sozial urbanoen eta naturaren arteko harremanak aztertzea, era artistiko eta kolektiboan, epe laburreko eskultura biziak, ekintza mikropolitikoak eta interbentzioak antolatzearen bidez. Gizakiekin alderatuta, landareek eta beste organismo bizi batzuek zentzumenarekin lotutako ezaugarri izugarri sofistikatuak dauzkate; haiekin elkar eragiten dute eta haien inguruan existitzen dira, artearekin gertatzen den modu berean.

Irakurtzeko eta zeharkatzeko malgutasuna eskaintzen dute erakusketek; praktika artistikoaren bereizitasunera zuzenean hurbiltzeko espazioak ere badira. Bisita solasaldien bitartez Tabakalerako erakusketetako piezetara, planteatutako gaietara eta komisarioen diskurtsoetara hurbiltzea proposatzen dugu. Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira hauek, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button