BESTELAKOAK

Ahotsenean lanak aurkezteko deialdia

Aurtengo Durangoko Azokan zuen lan berriak aurkezteko izen emate epea astelehena 23ean zabalduko da, goizeko 09:00etan. Antolatzaileek hainbat jarraibide eman dituzte izen emate hori online egiteko, eta beharrezkoak diren datuak ahalik eta zuzenen eman ahal izateko.

Deialdian parte hartzeko, interesa duena www.ahotsenea.durangokoazoka.eus helbidean sartu beharko da. “Online egongo diren galdetegi bidez bakarrik jasoko dira eskariak, eta derrigorrezko atalak izango ditu (deskripzioa eta sortzailearen argazkia, esaterako).
Ahotsenea bi gunetan banatzen denez, bi formulario berezitu egongo dira: solasaldiak eta kontzertuak. Elkarrizketa, errezitaldiak, performanceak…. egingo dira lehenengoan. Lan berriaren zuzeneko aurkezpena kontzertu formatuan bigarrenean”.

Bertan parte hartzeko eta lan berrien aurkezpenak egiteko, baldintza zehatz batzuk bete beharko dira: “Euskarazko lanak izatea eta Azoka egiten den urtean kaleratuak izatea (formatua edo euskarria edozein delarik). 20-30 minutuko aurkezpen tarteak izaten dira. Eskariak, formularioak bete ahala eta kudeatuko dira ailegatzen diren ordenari jarraituta”.

Azkenik antolatzaileek pazientzia eskatzen dute: “aipatu urtero bezala eskari asko aurreikusten ditugula, beraz pazientzia eskatzen dizuegu denori guzti hau kudeatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button