Gazte Arte 14 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da; ikus-arteen esparruko ekimena da: pintura, eskultura, instalazioak, performancea… Proposamen artistiko horrek hiru fase ditu: lehiaketa, tutoretzapeko sormen-lana eta erakusketa.
Bada, lau izan dira ekimen horren baitan aukeratutako egitasmoa: Alétheia, Ariadna Sánchez Hernández; Aquí, ahora y eternamente, Jon Gil Alonso; Recordis, Jennifer Custodio Pérez eta Giara, Julia Fernández-Marcote.
Bada, aipatutako lau proiektu artistiko horiek ikusgai daude Gasteizko Montehermoso zentroan, otsailaren29ra arte.
Informazio gehiago: montehermoso.net.