BESTELAKOAK

Abian da 50. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketa

Heineken jaialdia 2015eko uztailaren 22tik 26ra bitartean egingo da Donostian eta aurten 50. Heineken Jazzaldia izango da. Egunotan kartela lehiaketa antolatu du jaialdiak, eta saria 1.200 eurokoa da.

Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizio handienetakoa da, hortaz,  irabazleak bere diseinua milaka pertsonei helarazteko aukera izango du. Lanak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 22ko 17:00ak arte egongo da zabalik.

Irabazlea hautatzeko, www.heinekenjazzaldia.com webgunean jendearen boto gehien jasotako 10 hautagaiak aukeratuko dira aurrez.

www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez finalistak hautatzeko bozketan parte hartzen dutenen artean bi abonu eta Heinekenek aukeraturiko lau izarretako hotel batean bi pertsonentzako ostatua zotz egingo dira. 2015eko urtarrilaren 27ko 11:00etatik otsailaren 12ko 17:00ak arte eman ahal izango da botoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button