LITERATURA

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Ja!, Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia gaur inauguratuko da Bilboko Bizkaia Aretoko El enigma Pertierra erakusketan Javier Olivares ilustratzailearen bisita gidatua  behin amaituta.

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren egitarauan idazleak, ilusionistak, musikariak, umoristak, eta kazetariak izango dira. Nabarmendu behar da, 2018ko Literatura Nobel Saria eskuratu zuen Olga Tokarczuk idazlearen presentzia. Jesus García Calerok ABC Culturaleko zuzendariak elkarrizketatuko du larunbatean, BBK Salan.
Baina lehenago, ostegunean, Jorge Blass nazioarteko ilusionista eta mago handia Maite Esparzarekin arituko da elkarrizketan.

Ostiralean La magia de la seducción saioan zentzu poetikoa emango diote magiari. Sukaldean nahiz eszenatokian praktika daiteke sedukzioa, estiloaren dotoreziaz, barre eraginez eta hitz magikoak eta ederrak erabiliz. Manuel Jabois eta Milena Busquets limurtzaile perfektuak dira gai horretan.

Jaialdira etorriko den beste izen handi bat Enrique Vila-Matas idazlea da, ostiralean bertan izango dena. Idazle prestigiotsuak ez du umorerik gabeko literaturarik ulertzen. Daniel Gascon mintzatuko da berarekin, eta Vila-Matasen obran umoreak duen garrantzia eta haren magia narratiboaren arkitektura-araoak izango dira hizpide.

Larunbatean saio polita eratu da Gustavo Martín Garzo & Aixa De La Cruz adituen artean: Sorginak, aztiak eta magoak izenekoa. Eta igandean, Méliès magoa izeneko saioan Raquel Sastre umorista (Sombra fantasiazko zinema-jaialdiaren antolatzailea) eta Imanol Ituiño magoa (magiaren historiaren dibulgatzailea eta dokumentalista) bilduko dira.

Ja! Jaialdiaren lehen astea amaituta, urriaren 5ean hasiko da bigarren fasea. Aste horretan ere denetarik izango duzue.
Jaialdiaren webgunean dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button