BESTELAKOAK

Kulturzaleen klub berria

Atzo goizean, EiTBko Bilboko egoitzan, kulturTICK egitasmoaren aurkezpena egin zen. Kulturaren esparru ezberdinak dinamizatzeko sortu den plataforma honetan EiTB, Tr3sc Kataluniako Kultura Kluba, Eskena, Zineuskadi, Last Tour International, Kultura Live eta Euskadiko Liburudenden Elkarteen Federazioak parte hartuko dute

Helburua oso sinplea da; kulturTICK kulturzaleen klubak, bere bazkideei, zineman, kontzertuetan, antzerkian eta beste arte eszenikoetan, museoetan eta literaturan, abantailak eskaini nahi dizkie. Baina honetaz gain beste betebehar batzuk ere aipatu ziren prentsaurrekoan, hala nola, kultur-erkidegoa sortzea; hiritarren kulturaren kontsumo eta parte-hartzea areagotzea; eta euskal kultur ekoizpenari laguntzea.

Beraz, kulturTICK kulturaz gozatzeko modu berria da. Dinamikoa, parte-hartzailea eta iraunkorra. Eta bazkideoi antzerki, musika, zine, opera, literatura eta orohar, Euskadin gertatzen diren ekimen kulturalen berri eman eta norbanakoen aurrean abantailak eskaintzea du xede.

KulturTICK kluba azaroaren lehenengo astean abiatuko da.

Egitasmoaren webgunean ere sar zaitezkete interesaturik egonez gero.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button