MUSIKA

“Udazken Soinuak” kontzertu zikloa, Bilbon

Bilboko BBK aretoan Udazken Soinuak kontzertu zikloa antolatu dute abendura bitartean. Gaur, hilak 15, izango da lehen zita hiru aldiz Grammy saria irabazi duen Joe Henry musikariarekin. Henry musikaren munduaren ikuspegi eklektikoak moldatutako kantuen konpositore eta abeslari talentuduna izateaz gain, kontalari hiperliterario sinestezin gisa ere ezagutzen da, giza esperientziaren unerik ilun, atsekabegarri eta itxaropentsuenak xehetasunez erretratatzeko gai diren konposizio intimoekin.
Besteak beste, Elvis Costello, Allen Toussaint, T-Bone Burnett, Don Cherry eta Billy Bragg artistekin egindako kolaborazioak ere gogo biziz goraipatu dira, baita Joan Baez, Bonnie Raitt, Solomon Burke, Mose Allison, Aimee Mann, Rhiannon Giddens, Bettye LaVette, Emmylou Harris eta beste askoren albumetako ekoizle gisa egindako lan ederra ere.

Irailean ere, 22an, Nena Daconte musikaria arituko da. Datozen hilabeteetan Los Estanques  eta Anni B Sweet, La Cabra Mecánica, La Paloma, Dadabe eta VVV [Trippin ‘you] taldeak ikusteko aukera egongo da.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button