MUSIKA

Tokiko taldeak hautatzeko kontzertuetan, gaur Mikel Legasa’s Quintet

Aurtengo Jazzaldia uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta data hori heldu bitartean hamar talde arituko dira hautatzeko prozesua garatzeko.

Aurten aurkeztu diren 65 proposamenetatik Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, eta horiek urtarriletik martxora kontzertuak egingo dituzte. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 58. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Emanaldi guztiak Kutxa Kultur Klubean eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira. Ekimenetan doako sarrera izango da, edukiera osatu arte.

Gaur berton, hilak 31, Donostiako Kutxa Kultur Klubean, Mikel Legasa’s Quintet taldea arituko da: Iñigo Cuenca (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Mikel Legasa (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), eta Eneko Arbea (bateria). Boskote bat eratu nahian, Musikeneko ikasle Mikel Legasak 2021ean sortua da taldea, Eneko Arbearekin batera. Taldeak duen errepertorioa Mikelen konposizioetan dago oinarritua; batzuk Roy Hargroveren Earfood (2008) albumak inspiratuak, non bat egiten duten groove, soul eta tradizioak, zerbait berria baina, aldi berean, antzemangarria bilatzeko asmotan. 2022an Amsterdamen grabatu ziren konposizio horiek guztiak, eta beren aurreneko diskoa 2023rako espero da kaleratzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button