ESZENA

Sorkuntzaren bidez errefuxiatuei lekua eman

Loraldia Festibalaren 5. edizioaren azken asteburuak kutsu soziala izango du. Apirilaren 6an, Larart proiektua ikusgarriago bilakatuko da.

Dantzaz taldea izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota Komunikazioaren laguntzarekin. Ikuspegi eta helburu soziala du eta kultura eta sorkuntzaren bidez errefuxiatuei lekua ematea eta haien egoera latza arintzen laguntzea du xede.

Egitasmoak osagai ezberdinak biltzen ditu: ikus-entzunezkoak, dantza eta ekintza pedagokikoak. Batetik, Basotik itsasora izeneko ikus-entzunezko ekoizpena; bigarrenik, gigantografien erakusketa; Basoa, koreografia lana; eta, azkenik, mediazio prozesuak.
Proiektu honek bi erreferentzia historiko eta geografiko nagusi ditu: Gurseko kontzentrazio-eremua eta Mediterraneoa.

Hurrengo urteetarako, Larart egitasmoaren xedea erresidentzia artistikoak bultzatzea izango da, eta diru poltsak eta beste sorkuntza zentroekin lan hitzarmenak ari dira uztartzen momentu honetan, errefuxiatuak, desplazatuak… azken finean munduan leku baten bila dabiltzan pertsonen egoera oinarria eta inspirazioa izatea artelan berriak sortzeko, eta mediazio lanak horrekin egiteko.

Loraldia Festibalean Larart proiektuko bi ekintzen estreinaldia egongo da larunbatean. Goizez, Basotik itsasora dokumentalaren emanaldia izango da Golem zinemetan, eta iluntzean, Basoa koreografiaren estreinaldia La Casillako pabilioian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.