MUSIKA

Jazz eder guztia Donostiako Jazzaldian

Donostiako Jazzaldia  uztailaren 23tik 28ra izango da, eta egitarauan, kontzertu ahaztezinak eta jazz musikaz beteriko programa erakargarri bat izango dituzue.
Aurtengoa, 59. Jazzaldia da eta bertan, 76 kontzertu izango dira, horietatik 41 doakoak, 26 tokiko taldeenak, 5 familiei zuzenduak Txikijazzaren hamabigarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren hamargarren edizioaren barruan, 8 Zurriola hondartzan, 23 Kursaaleko terrazetan, 5 Chillida Lekun, bat Irungo Junkal plazatxoan, beste bat María Cristina Hotelean,…

Aurtengo protagonista musikalak: Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Potter-Mehldau-Patitucci-Blake, Scofield-Holland Duo, Lakecia Benjamin, Marco Mezquida, Eddie Henderson & Steve Davis, Youn Sun Nah, Julio Resende, Iñaki Salvador, BIGYUKI Band With Tomoaki Baba, Rosario Giuliani, Carole Alston, Marcin Masecki…
Jazz musikarekiko hibridazioetan, Marisa Monte, Rufus Wainwright eta Sílvia Pérez Cruz arituko dira. Rock, blues, pop eta hip hopetik hurbilago Larkin Poe, North Mississippi Allstars, Izaro, Shinova, El Columpio Asesino, Les Amazones d’Afrique, Merina Gris eta Chill Mafia bilduko dira.

Donostiako Jazzaldiak tokiko talentuaren aldeko hautua egin du beti eta horrexegatik, hemengo talde anitz ere arituko dira, adibidez: Iñar Sastre, Nacho Soto Trío, Oscar Garrido Quintet, Gregario de Luxe, Nhil, Les 4 Saxes & Co, Alex Haro’s Freedom, Fran Serrano 4tet 0202, Euskal Hot Club eta Motelas.
Gainera, euskal talde eta artista hauek izango dira bertan: Iñaki Salvador, Elkano Browning Cream, Noa & The HellDrinkers, The Fake Cousins, Itziar Yagüe eta R.S. Basque Faktor, FEMM & Band eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Big Banda.

Aurtengo Donostiako Jazzaldia saria, musika esparru horretan erreferente handia izategatik William Parkerri emango zaio, azken hamarkadetako abangoardia Jazzeko kontrabaxurik onenari.

Betiko legez, zinema ez da faltako, eta Jazzaldiarekin batera Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloaren zortzigarren edizioa egiten ari da.

Donostiako Jazzaldiak dauzka xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button