Muga Gabe deitzen da EASAC Urruñako Arte eta Zirku eskolak, eta Urruñako Herriko etxeak, Biriatuko Herriko etxeak, Azkaineko Herriko etxeak eta Berako Udalak bidean jartzen duten zirku jaialdi garaikidea. Uztailaren 12tik 14ra festibal horren barrenean hainbat ekitaldi antolatu dira aipatutako hiru herri horietan.
Adibidez, Beran bi tailer mota izango dira uztailaren 12an, Herriko etxeko plazan: Akrobazia tailerrak (6 urtetik goiti), non zirkuko hainbat diziplina ikasiko dituzten, akrobaziak, objektuen gaineko oreka…, eta Clown tailerra, Berako Uhartean konpainiako Esther Carrizok emango duena.
Egun berean, tailerren ondotik bi emanaldi antolatu dira: 20:00etan, akrobazia ikuskizuna, KA, MI, KA, ME (EASAC Urruñako zirku eskola), eta 20:30ean, A tope konpainiaren Shhh…! lana. “Lilah eta Pirucho akrobazien eta pantomimen bidez beren gorputzekin komunikatzen diren bi pertsonaia dira, ikusleekin mundu unibertsal bat partekatzeko, absurduz eta balentria harrigarriz betea. Zirkua, antzerki fisikoa eta dantza dira gure sorkuntzetan elkarrekin bizi diren funtsezko hiru zutabeak. 2017az geroztik, dramaren eta komediaren generoen artean dabiltza, eta munduko hainbat lekutako espazio irekietan, aretoetan eta karpetan parte hartzen dute”.
Bestelako jakingarriak: Muga Gabe.