Gaurtik aurrera, hondartza eta uda izango dira protagonistak Nafarroako Filmotekan garatuko den Zinema Beach zikloari esker. Hala, “uztailaren bigarren hamabostaldian genero ezberdinetako lau klasiko proiektatuko dira, publiko guztiei zuzenduta, pantaila erraldoian eta jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin”.
Diogun moduan, gaur berton (hilak 18) abiatuko da zikloa 80ko hamarkadako erreferentziazko film batekin: Richard Donner zuzendariaren The Goonies. Lan hori 80ko hamarkadako kultuzko filmetako bat bihurtu da. 2017an, “kulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsutzat” jo zuen Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak, eta National Film Registry-n zaintzeko hautatua izan zen.
Datorren astean, uztailaren 23an, Baluarten hondartzaz gozatzeko (eta beldurtzeko) aukera emango du beste titulu batek: Steven Spielberg zuzendariaren Jaws (Marrazoa).
Datorren astean ere, baina ostegunean, ametsetik errealitatetik baino hurbilago dagoen istorio originala: Groundhog Day (Marmotaren Eguna). Bill Murray aktorearen lan bikaina.
Eta Zinema Beach zikloaren azken hitzordua uztailaren 30ean programatu da. Aukeraturiko filma Bruce Willis protagonista duen Die Hard da.