IKUS-ENTZUN

Gasteiz ardatz duen film laburren lehiaketa atondu du Cortadak

Cortada jaialdiak Bi minututan film laburren lehiaketa atondu du EHUko Arabako Kanpuseko Errektoreordetzarekin eta Gasteizko Film Office-kin lankidetzan. Lehiaketaren ardatza Gasteiz izango da. Lanak aurkezteko epea urriaren 24tik azaroaren 11ra izango da.

Hala, ekimena edozein formatutan argitaragabeko film laburrak aurkezten dituen edozein pertsonarentzat zuzenduta dago, gai bakarrarekin, Gasteiz edozein eremutan.

Fikzio, dokumental, animazio edota film labur esperimentalak onartuko dira, eta “laburmetraia bideo kameraz, mugikorraz, argazki kamera digitalez edo eskueran duzunarekin filmatu daiteke”.

Lanen iraupenek ez dute bi minutu gaindituko, kreditu-tituluak barne. Bideoak hurrengo formatuetan bidali ahal izango dira: mpeg, mp4, m4v, 3gp, mov eta avi. Bidalketa erabiltzailearen kontutik egingo da, www.filmoffice.es  webgunean izena eman eta gero. Bideoaren bidalketa edozein fitxategi transferentzia web orritik egin ahal izango da (megaupload, yousendit, wetransfer, etc). Fitxategiak ezin izango du 100 mb gainditu.

Bi sari emango dira, bakoitza 500 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button