ESZENA

Sergio Pregok lantegia zuzenduko du Gasteizen

Sergio Pregok (Donostia, 1969) Arte Ederretako ikasleei eta ikus-entzunezkoetan eta performancean interesa dutenei zuzendutako lantegia emango du, ekainaren 16tik 20ra bitarte, Gasteizko Montehermoso zentroan.

Lantegiaren xedea da espazio erreala eta espazio errepresentatua banatzea, betiere, bizipen estetiko berria proposatzeko asmoz. Pregok goizean eta arratsaldean egingo ditu saioak: goizeko saioetan, bere proiektuak eta partaideenak uztartuko ditu; arratsaldekoetan, berriz, bere proiektu bat aurkeztuko du, eta horrekin lotuta, performance edo bideo-ariketa bat proposatu. Arturo/fito Rodriguezen aburuz, Pregok uneoro jartzen ditu kolokan gorputza arautzen duten ezarpen fisikoak.

New Yorken tarte luze eman eta gero, Euskadira itzuli da Prego; banakako makina bat erakusketa egin ditu mundu osoan, eta bere lanak zenbait museotan ere badira: MNCARS, Bilboko Guggenheim museoa eta MACBA, besteak beste.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button