ESZENA

Araiako Umorezko Antzerki Jaialdia

Urteroko zita umoreekin, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiaren bitartez duzue. Programazioa ibiltaria da, eta abuztuaren 14tik 18ra, jaialdia Araian izango da, eta bertan 12 emanaldi eskainiko dira guztira. Abuztu osoan, jaialdia Arabako beste 25 herritara ere zabalduko da. Guztira, 14 konpainia ezberdinen 40 emanaldi antolatu dira.

Saio interesgarriak izango dira, eta Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak ostiral eta larunbateko gaueko emanaldiak berreskuratuko ditu. Aipaturiko datan ospatuko da eta besteak beste, Lullaby eta Las bingueras de Eurípides obrak ikusi ahalko dira.
Proyecto Kavauri andaluziar konpainiarena da Lullaby da, 2023ko Panorama Circada Jaialdian sari berezia jaso zuena. “Lehen aldiz guraso izan den akrobata bikote batek baskula eta akrobazia ikuskizun bat aurkeztuko du, non jauzi frenetikoak eta azken uneko heldualdiak izango diren”.
Cia Maite Guevarak Susto lana egingo du. “Lau komediantek beldurrezko gaztelu batean lan egiten dute, baina inor gutxi joaten da hara. Diru kontuak ez doaz ondo aspalditik eta bizibidea ateratzeko duten modua arriskuan dago.”.
Parte hartuko duten beste konpainia batzuk Cía Trotamundos da. Horrek Finito – Infinito pieza egingo du. Eta Ganso & Cía konpainiak Welcome & Sorry egingo du.

Programazioaren gaineko xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button