
Barakaldoko Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdi horren helburua pertsona orori Euskal Herriko, Estatuko eta munduko gainerako konpainien azken proposamenak hurbiltzea da, gozamenerako, ezusterako, emoziorako eta espazio publikoa kultura ardatz gisa hartuta komunitatea sortzeko bitarteko gisa erabiltzeko.
“Barakaldok ibilbide oparoa du Kale Antzerki Jaialdi baten antolakuntzan, 1989an hasi zen BKAren lehen Jaialdi batekin, 2008ra arte. 2017an, Barakaldok jaialdi propio bat izateko proiektua berreskuratu zuen, eta Rataplan izena jarri zion”.
Aurtengo edizioa joan den igandean abiatu zen, Ganso & Ciaren Welcome & Sorry lanarekin. Atzo, Maite Guevara konpainiaren Susto ikusteko aukera egon zen. Eta gaur, asteartean, hilaren 16an, Rojo Telónen Transir (19.30ean) lana izango da protagonista. Transir transformazioari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko joko bat da. Zirkuan, egunerokotasunean bezala, bizitza dugu jokoan. “Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera onartzeak, azkenean hilko garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, aukera emango digu orainean, garen honetan, pentsatzeko, zer sentitzen dugun eta nahi dugun hausnartzeko.”
Egun hauetan honako lanak ere izango dira ikusgai: Pikor Teatroren Ellas Bailan Solas (hilak 17); Circ Vermut taldearen (Katalunia) Ni Pies ni cabeza (18an); Always Drinching Marching Band (Katalunia) taldearen La calle es nuestra (19an). Eta jaialdiaren azken egunean, hilaren 20an, Spasmo Teatroren (Gaztela eta Leon) Mas Mix (19.30ean) ikuskizuna izango da Eskulturen plazan.