MUSIKA

The Lookers, Sonic Trash eta Screamin’ Targets taldeek Gararock jaialdian joko dute

Larunbatean, Mendaroko Garagartzan, Gararock jaialdiaren beste edizio bat egingo da. Jaialdia doakoa da, eta zazpi taldek joko dute, 17:00tatik aurrera; umeentzako rock-tailerra ere izango da.

Hauexek dira jaialdian parte hartuko duten taldeak: The Lookers (Ziburu, garage-punk); Sonic Trash (Bilbo, rock alternatiboa); Kabbalah (Iruñea, stoner); Las Morenas (Getxo, bertsioak); The Screamin’ Targets (Donostia, rockabilly eta power-pop); Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea Elgoibar eta Ondarru, rock klasikoa) eta Jo eta Ito! (Mendaro, punk).

Azkenik, 17:00etan, haur rock zaleentzako tailerra izango da. Jateko aukera ere izango da, Food Truck bat egongo baita: “Bokadillo bereziak, edariak, txutxeak eta diskoak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button