ARTEA

Ibaiertz Faltsuak: ezer ez eta festa

Gorputz fisikoa, soziologikoa eta ingurumenari lotutakoa, lekualdatze, informazio, jarrera, mugikortasun, desoreka, eta baita kolapso ere (uholdeak) ingurune batean kokatuta dago itsasadarra. Ingurunearen aldakortasuna eta formen iraunkortasuna nabarmena da, bere norabidean aldakuntza sozialak direla nagusi, denbora tarte ezberdinetan bidegurutzeak agertzen dira, ageriko bere agindupekoa etengabe mugitzen eta aldatzen delarik.

Mintegiaren helburua da itsasadarraren gainean ikerkuntza eta proposamen poliedrikoak garatuko duen plataforma (habitat) bat
Ezartzea, maila indibidualean zein taldeka. Publikoan eta pribatuan, agerikoan eta ikusezinean, ohituran eta aldakuntzan,
arruntean eta ezohizkoan, barneratzailean eta baztertzailean,
iraunkorrean eta iragankorrean ematen diren aldaketa morfologikoen fluxuekiko paraleloak diren bideak (kontaketak) ibiliko dira.

Ibilbide hauen berezitasunaren gaineko ikuspegi zabalagoa
eskaintzeko xedez Txuspo Poyorekin batera, Antoni Abaden partaidetza izango du tailerrak (Mexiko edo Sao Paulo moduko hirietan sakelako telefonoen bidez egin dituen proiektuen berri emango duen artista), Javier Armentia (Iruñeko Planetarioaren zuzendariak ertzez haratagoko hondakin eta erresistentzia terminoen gainean arituko da) eta, honez gain, Juan Sadaba arkitektoak itsasadarrari aplikatutako proiektuak eta beste utopiko batzuk diseinatu ditu.

Bilbao Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button