IKUS-ENTZUN

Poloniako zine garaikideari buruzko zikloa, Iruñean

Nafarroako Filmotekak Poloniako zine garaikidearen inguruko programa ondu hil honetan. Guztira, lau film pantailaratuko dira, bihartik hasita; hain zuzen, bihar, Greg Zglinski zinegilearen Wymyk (2011) aurkeztuko dute.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “Kieslowskiren azken ikasleetako batek moraltasunari eta zoriaren eginkizunari buruzko galdera zailak egiten ditu filmean”.  Pelikulak Kain eta Abel anaien kontakizunaren inguruan ardazten da. Jerzy AEBetatik bueltatu da Poloniara, familiaren fabrika berritzeko asmoz. Alfred anaiak ez ditu begi onez ikusten Jerzyren asmoak, kolokan jartzen baitu bere papera familiaren baitan. Anaiek gertaera dramatiko bat ikusiko dute, gazte batzuk neska bat jazartzen; gertakizun horrek haien bizitzetan eragingo du.

Zikloa ondoko filmekin osatzen da: Pod Mocnym Aniolem (2014), otsailaren 12an, Body/Cialo (2015), otsailaren 19an; eta, amaitzeko, Matka Ziemia (2015), otsailaren 26an.

“Zinema poloniarra goren-unean dago, aspaldiko partez ezagutzen ez zuen goren-unean. Pawel Pawlikowskiren Ida pelikulak jasotako Oscar saria arrakastaren alderdirik ikusgarriena baino ez da: azken hamarkadan ahots berriak ugaritu dira, talentu eta nortasun berri asko agertu dira zinema poloniarrean”.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button