BERTSOTAN

Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa

Karrikestu Elkarteak antolatuta, BAT Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketaren seigarren edizioa azaroaren 13an, ostiralean, jokatuko da Etxarri-Aranatzen.

BAT Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa bertsolari gazteei zuzendutako ekimena da, izan ere, “plaza interesgarri bat eskaini nahi die bertsolari gazteei: ezagutzera emateko, beraien burua proban jartzeko… “. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Iparraldeko bertsolari bana eta Nafarroako bi bertsolari bilduko ditu: Xabi Igoa (Araba), Mikel Lasarte (Nafarroa Garaia), Malen Amenabar (Bizkaia), Eneritz Artetxe (Gipuzkoa), Battitt Crouspeyre (Nafarroa Behera) eta Saats Karasatorre (Nafarroa Garaia; Etxarri-Aranatz).

Hitzordua, azaroaren 13an izango da 21:30etik aurrera Etxarri-Aranazko Karrikestu elkartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button