MUSIKA

Norvegiako Pristine taldeak Donostian joko du

Pristine Norvegiako Tromsø hirian eratutako blues-rock egitasmoa da. Bada, ostiralean, intxaurrondo Kultur Etxean izango da, 21:00etatik aurrera. Norvegiarrekin batera, bi euskal talde arituko dira, Cobra eta Tenpera.

Heidi Solheim abeslari ilegorriak zuzentzen du taldea, eta bere jarioan AEBetako musiketan sustraitutako estiloak gailentzen dira: southern rock, blues edo soul.

Taldeak Ninja (Nuclear Blast Records) izenburuko laugarren diskoa aurkeztuko du Gipuzkoako hiriburuan. Donostia Kulturaren arabera, “Bidaia zoragarria 1970eko hamarkadako blues rockera, baina etorkizunari begiratzen diona. Cream, The Black Keys eta Led Zeppelin bezalako taldeak ekar ditzake gogora”.

Bestalde, Cobra taldeak argitaratu duen azken lana Riffyard da, 2016an plazaratua. Disko horretan taldearen thriller rocka “sendotu eta egonkortu” egin da.

Azkenik, Tenpera Donostiako banda gaztea da: Iker Munduate (gitarra eta ahotsa), Jon Almuedo (bateria) eta Iker Torrak (baxua), hirukoteak rock alternatiboa jorratzen du.

Informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button