MUSIKA

Londres eta New Yorkeko musika ardatz, “Musika-Música” jaialdian

Musika-Música Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da otsailaren 28an eta martxoaren 1, 2 eta 3an. Aurtengo protagonistak, Holst, Elgar, Britten, Gershwin, Copland, Barber edo Bernsteinen konposizioak izango dira. Aurten, musikaz gain, zinema, antzerki eta literaturaz gozatu ahalko da.

Duela zenbait hamarkada Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin zen musika izango da aurtengo jaialdiaren ardatza. “Betidanik herrialde musikazale izandako Britainia Handian Londres izan zen bizitza musikal emankorra sustatu zuen hiri aitzindaria. Kontinenteko konpositore eta interpreteak izan ziren bizitza musikal horretako protagonistak, harik eta musika propio bat bilatzen hasi ziren arte”. Beste aldetik, “New York pilpiratsua buru zela, eta komunikabideekin bat eginik, lortu zuten elitearen atzaparretatik ateratzea musika klasikoa. (…) Baina Londres eta New Yorkek, modernitateranzko bide-irekitzaileak izateaz gain, badute beste ezaugarri komun bat: zuzeneko musikarako pasioa”.

Aurten BBC Philharmonic Orkestra, Camera Musicae Orkestra, Camara Orpheus Orkestra, Carducci Laukotea, Britten Sinfonia, Berlingo Filarmonikako Athenäum Laukotea, Rubik Ensemble eta zango-biolaz osatutako Fretwork seikotea arituko dira, besteak beste.

Aurreko edizioetan bezala, Auzoz-Auzo egitaraua ere zabalduko da, eta otsailaren 12an, lehenengo ekintza eskainiko da, Gershwin eta musika iparamerikarra izenburupean, Basurtuko Barrutiko Udal Zentroko Ekitaldi Aretoan. Baina jaialdiaren lehenengo kontzertua, otsailaren 28an izango da: BOSek, Bilboko Koralak eta Olga Kern piano-joleak Gershwin, Walton eta Elgar-en obrak interpretatuko dituzte Stefan Asbury zuzendariaren batutapean.

Bestalde, Musika-Música 2019 jaialdiak bestelako jarduerak eskainiko ditu, hala nola, hitzaldiak, mahai-inguruak, topaketak artistekin, Arteen Besarkada, eta abar.

Programazio guztia, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button