IKUS-ENTZUN

Manga-sorkuntza eta animazio-zinema

Azkuna Zentroko Zinematekak Japoniako zinema garaikidearen inguruko ziklo berezia eskainiko du urriaren 17tik azaroaren 30era arte. Fundación Japón Madrid-ekin elkarlanean, bederatzi film pantailaratuko dira Bilbon, manga-sorkuntzaren eta animazio-zinemaren gaiaz. Zinematekaren programazioa Mediateka BBKra zabalduko da gero, eta bertan, Japoniako zinema garaikidearen inguruko liburuak eta filmak maileguan kontsultatu eta eskatu ahal izango dira.

Zikloa Katsuhiro Ōtomoren Akira (1988) klasiko garaikidearekin hasiko da. “Japoniako animazio-zinemaren arrakasta handienetako bat, zuzendariaren beraren manga ezagun batean oinarritua, Mendebaldean animea ezagutzera eman zuena”. Horren ondoren, anime postmodernoaren adibidea den Maindo Gēmu (2004) filma pantailaratuko da. Bertan, “Masaaki Yuasak egungo animazio-tekniken bilduma bat uztartzen du: stop motionetik infografia poligonaleraino, muturreko karikaturizazioa, olio-pintura, arkatzez egindako marrazkia eta manipulatutako irudi erreala barne hartuta”.

Tradizioa eta artisautza-teknikak dira ziklo honetako protagonistak, eta horren adibideak,  Naoko Yamadaren Koe no Katachi (2016) eta Sunao Katabuchiren Kono sekai no katasumi ni (2016) lanak, ikusgai jarriko dira bertako pantailan.
Aipagarriak ere badira Ayumu Watanaberen Kaijū no kodomo (2019), Haruka Fujitaren Blue Thermal (2022) edo Atsuko Ishizukaren Nōgēmu Nōraifu Zero (2017) lanak.

Japoniako zinema garaikideko zikloaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button