BESTELAKOAK

Hezkuntza-proiektu berriak KREAren eskutik

KREA Adierazpen Garaikidea kultur proiektuak hezkuntza egitasmo berriak aurkeztu eta finkatu ditu. Hori horrela KREAk ikasturte honetan ikasleei nahiz irakasleei zuzendutako bi tailer eskainiko ditu: Ikus-entzunezko komunikazioaren eta plastikaren hezkuntza: sorkuntza sarean eta Ikus-entzunezko komunikazioaren eta plastikaren hezkuntza: sarean sortzeko aukerak eta mugak. Alde batetik, teknologia berriak sorkuntza artistikoaren baliabide gisa hurbiltzea eta, bestetik, irakaskuntzaren alorrean duen garrantzia balioestea du helburu.

Bi tailer horiek aurreko urtean garatu ziren eta harrera handia eta parte-hartzaileen balioespen maila altua izan zuten.
Ikastetxeetako komiki-, literatura- eta antzerki-programek azken urteetan izan duten harrera ere handia izan da. Joan den urtean izan zen lehen edizioa ikastetxe eta ikasleen artean.
Dagoen eskaerari erantzunez, finkatutako ikastetxeetako lehiaketetan argazkilaritzari buruzko lehiaketa berria gehitu du KREAk.
Ohikoa den bezala, lehiaketak ikasleei zuzendutako tailerrekin eta hurrengo hilabeteetan garatuko diren argitalpenekin osatuko dira. Ikasturte honetan, tailerrak Betoñoko egoitza berrian egin ahal izango dira eta eskola-ordutegian garatuko dira, horrela, ikastetxeek ikasketa-planean jaso ahal izango dituzte.
Bestalde, Paco Roca ilustratzailea -2008ko Komiki Sari Nazionala-
arduratuko da KREAk urtero argitaratzen duen ikastetxeetarako komikiaren laugarren gida egiteaz.

Informazio osagarria entitatearen webgunean duzue.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button