ESZENA

Teatro Laburreko Gidoi Sarien irakurketa dramatizatua

Urtarrilaren 31n, ostegunarekin, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiaren aretoan, Café Bar Bilbaok antolatzen duen teatro laburreko gidoi sariak plazaratu ondoren testu saridunen irakurketa dramatizatua egingo da.

Bi testu hauek dramatizatuko dira: Azken ordua, Iñaki Odriozolaren bakarrizketa eta Pienso, pero no existo (¡Y qué se le va a hacer!), Juan Aguirre Sorondoren komedia ilustratua.

Lehena antzerki obra bakarrizketa dramatikoa da, eta idazleak berak adierazten duenez, kutsu Shakespearianoa du eta gaur egun egiten ari dena ikusita, agian, pixka bat modaz kanpokoa.

Bigarrena, komeria ilustratua da eta bi pertsonaiaren arteko topaketa alegiazko bat (baina ez ezinezkoa) du ardatz.

Urtarrilaren 31n, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiaren aretoan, arratsaldeko 19:30ean, honako aktore profesional hauek hartuko dute parte: Patxo Telleria, Jokin Oregi, Ane Pikaza eta Mikel Martinez. Denak Tartean teatroa Bilboko antzerki konpainiako partaideak dira.

Bertan testu egileen autoreak ere izango dira eta ekinaldian hartuko dute berba.Mikel Martinezek, sari hauen sustatzaileak eta antolatzaileak, gidatuko du ikuskizuna.

Irakurketa dramatizatu hauek Bidebarrieta Kulturgune, Cafe Bar Bilbao eta Tartean teatro konpainiaren elkarlanean antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button