
Kerobia taldeak Gora Bizitza singlearekin hasitako birarekin jarraitzen du, eta Negufest jaialdiaren barruan Bilboko Kafe Antzokian izango dira larunbatean, hilak 18. Negufestek 2024ko abendutik 2025eko otsailera arte egingo du bere lehen edizioa. Bere programazioan bertako eta estatu mailako artistak ikusi ahal izango dituzue, tartean, Kerobia.
Kerobiaren show horrek bere abesti elektrikoenak kantu akustikoekin nahasten dituen proposamena dakar, non publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren ezinbesteko parte izango den.
Taldeak esan du “gure musika gure emanaldietako jendeari are gehiago hurbildu nahi diogu, zuzenean eta artifiziorik gabe”. Bira berri hau helburu bakar batekin planteatu dute: jendeak bere musika hurbiletik sentitzea, beraiekin abestea eta etxera joatea kontzertu batean parte hartu dutenaren sentsazioarekin. Azken batean, “Kerobiaren asmoen adierazpena da. Istorioak kontatzen dituen mimoz osatutako musika baten aldeko apustua egiten jarraituko dute (Rose Escargot, Hilak, Supernova, trilogia…) eta beren musika bitartekorik eta artifiziorik gabe eskaintzeko ideia berresten dute.”
Makina bat hiritan eta herritan izan ostean (Iruña, Donostia, Azpeitia, Hernani eta Estatuko hainbat hiritan, hala nola, Madril eta Logroño) berriz izango dira Bilboko Kafe Antzokian.