BESTELAKOAK

Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa izeneko lana kaleratu dute. Joakin Lizarraga edo Lizarraga Elkanokoa (Elkano, 1748 – Elkano, 1835) apaiz eta euskal idazlea izan zen. Garaiko idazle euskaldun garrantzitsuenetakoa, lanak hegoaldeko goinafarreraren Iruñerriko aldaeraz idatzi zituen, orduko euskara jasoz.

Liburu honek bi zati edo atal nagusi ditu: azterketa eta hiztegia. Azterketaren zatian Lizarragaren bizitzaren nondik norakoak, obra, erabilitako idatzizko iturriak eta zerabilen lexikoaren azterketa filologiko eta dialektologiko xeheak bildu dira.
Obra hau orain arte egin den Joakin Lizarragaren ondarearen azterketa sakonena da.

Ibai Iriarte adituak onduriko obra berri horretan “idazlearen bizitzaren nondik norakoak, obra, erabilitako idatzizko iturriak eta lexikoaren azterketa filologiko eta dialektologiko xeheak agertzen dira, hain zuzen, Lizarragaren lanetatik hautatutako 1.509 hitzen azterketa lexikoa jasotzen du argitalpenak”. Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariaren hitzetan, “Joakin Lizarragak Eguesibarko euskaraz idatzi zuen. Ezaugarri horrek balio berezia ematen dio bere lan oparoari, Iruñerriko hizkera galdu egin baitzen. Hortaz, Elkanoko idazleari esker, hegoaldeko goi-nafarreraren aldaera hori betiko gordeta geratu da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button