BESTELAKOAK

Diseinu eta sormen ekosistema agerian

Uda honetan, This Is Basque Design merkatua bueltatuko da Bilboko Azkuna Zentrora, hogeita hamar bat proposamen, tailer eta topaketekin. Uztailaren 12tik 14ra zentroak bere diseinu eta sormen ekosistema bilduko du, eta hala, hogeita hamar bat sortzailek beren proiektuak, sortze-prozesuak eta produktuak erakutsiko dituzte publikoaren aurrean, hainbat topaketa eta tailerren bidez.

“Espazioa show room dinamiko eta bizia da, eta diseinatzaileen lana eta sorkuntza-prozesua balioesten ditu, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. Beraz, produktuaren balio erantsia du bereizgarri, agerian jartzen baitu bertakoa dena, jasangarritasuna, Do It Yourself ikuspegia, esklusibotasuna eta, batez ere, bertako sormena eta diseinua ikustaraztea.”

Ohikoa denez, This is Basque Design ekimenaren barruan hainbat tailer eta hitzaldi antolatzen dira bertako artistekin, bisitariak diseinu eta fabrikazio teknika ezberdinak praktikatu ahal izateko. Era berean, diseinatzaile batzuek beren ibilbide profesionalak eta garatzen dituzten sormen-prozesuak partekatuko dituzte publikoarekin. Adibidez, MrLaspiurrek 3Dn inprimatutako bitxiak sortzen ditu, artea, diseinua eta teknologia berriak uztartuz; The Real Studiorekin Bilboko lauza sortzeko tailerra izango da. Izan ere, sortzaile hauek fabrikazio digitalekoa erabiltzen dute proiektu guztietan, eta material biodegradagarriez edo naturalez baliatzen dira; Yolanda Sánchezekin feltrozko ehunak sortzeko tailerra ere antolatu da. Sortzaile hori sorkuntza plastikoaren eta artisautzaren munduan aritzen da, ehungintzan espezializatuta dago, eta zetan, artilean eta beste lehengai natural batzuetan oinarritutako ekoizpena egiten du. Berak Botanical Felt sorkuntza tailerra egingo du, feltrozko sorkuntza botanikoak egiteko.

Hori eta gehiago, Bilboko Azkuna Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button