BESTELAKOAK

Open jaialditik Arkitekturen jaialdira

Open House jaialdiak (aurten Open jaialdia) bere zortzigarren edizioa egingo du aurten  Arkitekturen Jaialdia lelopean, eta egitarauak asteburu bat baino gehiago iraungo du, urriaren 1etik 6ra.

Hortaz, aurten, ikusgarritasuna emango zaie arkitektura egiteko molde berriei. Horretarako, “estudio berrien edo eraikuntza gabeko arkitekturen begirada baliatuko du, lanbidean jarduteko modu alternatibo gero eta ohikoagoak erakutsiz. Egungo arkitektura-jarduna inoiz baino askotarikoagoa dela eta imajinario kolektiboan oraindik ere arkitektura-eredu bateratu eta ikoniko bat nagusi dela, OPEN programak ikuspegi hori zabaldu nahi du, beste arkitektura mota batzuk erakutsiz: eguneroko arkitekturak, ikusten ez diren arkitekturak, arkitektura femeninoak, arkitektura zaintzaileak…”

Aurtengo jaialdiaren programazioa hainbat ekintzatan oinarrituta diseinatu da, “arkitektura bisitatu, hitz egin, jolastu, ibili, diseinatu eta ikusi ahal izateko”.

Urrian garatuko den jaialdiak 60 espazio berezi baino gehiago irekiko ditu bisitarientzat, elkarrizketarako espazioak sortuko ditu, eta jolasa sustatuko du hirian, eta “hiria elkarrekin birdiseinatzera eta ikuspegi eta begirada desberdinetatik ikustera bultzatuko gaitu”.

Hori guztia irailean aurkeztuko diren kultura-jardueren programaren bidez gauzatuko da.

Informazio guztia www.openhousebilbao.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button