ARTEA

Jesus Mari Arruabarrenaren “Ckristopagania” argazki erakusketa, Durangon

Jesus Mari Arruabarrenak (Durango, 1964) Ckristopagania izeneko argazki erakusketa paratu du Durangoko Museoan, apirilaren 3ra arte.

Argazkilariak herri-jaietako, Aste Santuko edo Aratusteetako irudiak bildu ditu. Duangoko Museoaren arabera, “Aste Santua, erromeriak eta abar egutegi zehatz bat errespetatuz ospatzen dira urtean zehar. Batzuetan, balantzak esparru lurtar, atsegin eta lotsagaberantz egiten du”.

Hala, argazkilariak ospakizun horietan gertatzen diren ezkutuko edo bigarren mailako irakurketak jasotzen eta erakusten ditu.

Arruabarrenak hainbat tailer eta mintegi zuzendu ditu. Horretaz gainera, hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere argazkiak, tartean, Pyrenees Magazine, Pays Basque Magazine eta Geo. Liburuak ere plazaratu ditu, azkena, Gertukoak–Ausencias (2010).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button