MUSIKA

Jazzaldiaren barruan, Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak egunotan

Egunotan hiru kontzertu antolatu dira Jazzaldiak Tokiko Taldeak hautatzeko ekimenaren barruan.
Gaur, hilak 6, Isla Trío taldea arituko da. Bertan, Samuel Cano (saxoa, flauta), Hilario Rodeiro (bateria), eta Eric Surmenian (kontrabaxua) musikariak aritzen dira, eta beti ere, baliabide naturaltzat lantzen dute inprobisazioa. “Soinu aske, collage konposizio eta Jazz saioak, uneoro hezurmamitzen den sormena eta betiere uharteak bailiran ageri diren musikak eskainiz.”

Bihar, Silvia Perez de Ciriza (ahotsa), Ezekiel Celestino (washboard), Juana Etxauri (akordeoia), Xabier Celestino (banjoa), Xanti Etxeberria (sousaphone), Felix Elizalde (tronboia), eta Ion Celestino (tronpeta) musikariek osatzen duten Les Cuisinieres taldearen txanda izango da. Talde hori hiru belaunalditako kideek osatua da, eta jazz tradizionala, zydeco, bayou rhythm and blues eta Mardi Grasen abestiak haizatzen ditu.

Etzi, hilak 8, aste honetako azken kontzertua programatu da. Xahu lau euskal musikarik osatzen dute. “Ematen dituzten zuzenekoetan beti espresatzen dira askatasunez eta dotoreziaz, halako konplizitate giro atsegin batez inguratuak. Beren musikak, pieza originalez osatuak, estilo desberdinetan sakontzen du, eta beren esperientzia pertsonalenak islatzen ditu; errepertorio zabal eta intimo bat da horren guztiaren emaitza”.
Xahuk bere estreinako diskoa argitaratu du: Gero Gerokoak (2022).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button